XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AFARI, Zuei

Zuen faltsuzko hitzen arrailduretan
Pusatzen diren hitz-haziak
Ixkiriatzen ditut higatu artio
Denborak bakarrik trankiltzen dituen
Amodiozko hitzak
Ixkiriatzen ditut
Higatu artio
Zuen arropa distiranteetarik harandikan.

ANDRE EUSKALDUN XAHAR BATI

Abar maza, denborak zilatua duen aurpegia
Kantu bat bezala da
Han, urrun urrunean...
Iduzkia zimurtzen denean
Eta bihar atzo bilakatzen denean.

AITA TXARRA ETA NESKA TTIPIA

Neska ttipi bat
Beitian
Jostetan
Xangrina xahar bat bezala
Neska ttipi bat
Beitian
Jostetan
Beste bat bezala
Neska ttipi bat
Beitian
Jostetan.

Erantzunik gabeko oihu bat bezala
Espero den izen bat bezala
Deskuraiatzen den ahanzdura bezala
Soinurik gabeko hitz batzu bezala.